Itxi

Txirrindularitza

Urtarrilak 17-22

Down Under Tour, UCI World Tourreko lehen lasterketa

Agentziak | Erredakzioa

Munduko txapelduna, Peter Sagan, World Tour egutegiaren hasieran egongo da, Australian.

  • Simon Gerrans, 2016an garaile / EFE.

    Simon Gerrans, 2016an garaile / EFE.

Txirrindularitza denboraldiak Santos Tour Down Under lasterketarekin emangio dio hasiera UCI World Tour egutegiari. Urtarrilaren 17tik 22ra arte, asteartetik igandera, nazioarteko tropela Australiako errepideetan zehar lehiatuko da, 6 etapatan.

Peter Sagan eta bere ortzadar maillot berria Australian izango dira, Bora Hansgrohe talde berriarekin. Eslovakiarraz gain, Esteban Chaves (Orica-Scott) kolonbiarra ere tropelean izango da. Australiako txirrindulariak, ohi bezala, maila altuagoan ibiliko dira denboraldi hasiera honetan; hala nola, Simon Gerrans (Orica-Scott) eta Richie Porte (BMC).

Movistarrek ere iaz lortutako munduko talderik onenaren etiketa estreinatuko du. Gorka Izagirrerekin batera, Jesus eta Jose Herrada, Marc Soler, Jasha Sutterlin, Carlos Barbero eta Victor de la Parte izango dira tropelean.

Down Under Tourrean 6 etapa izango dira, ibilbide aldapatsuan barrena. Bi etapak goian bukatuko dute: Paracombe (2. etapa) eta Old Willunga Hill klasiko eta erabakirria (5.a).

People's Choice Classic lasterketan, Down Under Tourraren atarikoan, Caleb Ewan (Otica-Scott) nagusitu da.

 

ETAPAK

1. etapa, asteartea, urtarrilak 17: Unley - Lyndoch, 145 km

2. etapa, asteazkena, urtarrilak 18: 18Stirling - Paracombe, 148,5 km

3. etapa, osteguna, urtarrilak 19: Glenelg - Victor Harbour, 144 km

4. etapa, ostirala, urtarrilak 20: Norwood - Campbelltown, 149,5 km

5. etapa, larunbata, urtarrilak 21: McLaren-Vale - Willunga Hill, 151,5 km

6. etapa, igandea, urtarrilak 22: Adelaida - Adelaida, 90 km

90 km

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea