Txirrindularitza
Munduko txirrindularitza txapelketak
Halvorsen norvegiarra nagusi, 23 urtez azpikoen esprintean
Agentziak | Erredakzioa
Pascal Ackermann alemaniarra bigarren izan da, eta Jakub Mareczko italiarra, hirugarren.
-
Halvorsen norvegiarra, helmugan. Argazkia: Efe.
Kristoffer Halvorsen txirrindulari norvegiarra gailendu da 23 urtez azpikoen Munduko txirrindularitza txapelketa. Halvorsenek esprintean lortu du garaipena. Ivan Garcia espainiarra faboritoen artean zegoen baina zazpigarren postuarekin konformatu behar izan du.
Halvorsenek hiru ordu 40 minutu eta 53 segundoko denbora egin du, eta azkarrena izan da 165,7 kilometroen amaierako esprintean. 10 itzuli eman dizkiote 15,2 kilometroko zirkuituari.
Pascal Ackerman alemaniarra bigarren izan da, eta Jakub Mareczko italiarra, hirugarren.