Itxi

Txirrindularitza

Doha 2016

BMC eta Etixx, hirugarren urrearen bila taldekako erlojupekoan

Agentziak | Ererdakzioa

Iaz rontzezko domina eskuratu zuen Movistarrekin batera, Dohako TTTko podiumean sartzeko faboritoak dira.

  • BMCk urrezko domina irabazi zuen 2015ean / Artxiboko irudia: EFE.

    BMCk urrezko domina irabazi zuen 2015ean / Artxiboko irudia: EFE.

BMCk munduko txapeldunaren titulua defendatuko du taldekako erlojupekoan. Aurrean izango ditu Etixx-Quick Stepeko txirrindulariak, modalitate honetan egin diren edizio guztietan podiumera igo diren bakarrak, eta Movistar, hirugarrenak 2015ean. Igandean izango da proba, Dohan.

UCIk taldekako erlojupekoa estreinatu zuen 2012an. Munduko txapelketako gainontzeko modalitateetan ez bezala, taldeka lehiatzen dira txirrindulariak, eta ez herrialdeka.

Etixx-Qucik Step podiumera igo da edizio guztietan. Bi urrezko domina eta zilarrezko eta brontzezko bana irabazi ditu.

Hurrengoa palmaresean BMC da. Azken bi urreak eta 2012ko zilarra eskuratu zituen. Biek nahi dute bere hirugarren urrezko domina espezialitatean.

Dominaren bat irabazi duten beste hiru taldeak honakoak dira: Orica-BikeExchange, bi zilar eta brontze batekin; Sky, hirugarrena 2013an, eta Movistar, iazko brontzezko domina.

Ibilbidea guztiz laua da, espezialistentzat egokia. 40 kilometro egingo dizute Lusaileko kirol gunetik The Pearleraino.