Txirrindularitza
Eneco Tour, 7. etapa
Terpstrak irabazi du Eneco Tour lasterketa
Agentziak | Erredakzioa
Ion Izagirre zortzigarren izan da sailkapen nagusian, eta Boasson Hagenek irabazi du azken etapa.
-
Niki Terpstra. Argazkia: Efe.
Niki Terpstra herbeheretarrak (Etixx - Quick Step) irabazi du 2016ko Eneco Tour Beneluxeko Itzulia. Azken etapa gogorra izan dute txirrindulariek, euripean. Terpstra bigarren izan da helmugan, Edvald Boasson Hagen (Dimension Data) norvegiarraren atzetik.
Klasikoetan espezialista, Terpstra eguneko ihesaldian sartu da, eta gaurko ibilbide zoroari etekina atera dio, Rohan Dennis (BMC) gaur arteko liderraren erorikoa ere alde izan baitu.
Ondorioz, Niki Terpstra herbeheretarra geratu da sailkapen nagusian lehen postuan, Oliver Naesen belgikarraren eta Peter Sagan eslovakiarraren aurretik. Honakoa Terpstrak 2016an lortu duen hirugarren garaipena da, Le Samyn Sari Nagusia eta Dwars door het Hageland irabazi baititu aurretik.
Bestalde, Ion Izagirrek (Movistar) zortzigarren amaitu du sailkapen nagusian, gaurkoan aurreko taldean sartu ezinda ibili ostean.