Itxi

Txirrindularitza

Japonia Pro Tour

Jon Aberasturi, garaile Tokion

Agentziak | Erredakzioa

Garaipen honekin gasteiztarrak 6.016 puntu ditu sailkapen nagusian eta hirugarren postura igo da.

  • Jon Aberarturi (Artxiboko argazkia)

    Jon Aberarturi (Artxiboko argazkia)

Team Ukyo taldeko Jon Aberasturik erdietsi du garaipena Japoniako Pro Tourreko hamaikagarren proban. Takayuki Abe eta Yuzuru Suzuki (Utsunomiya Blitzen) japoniarrak bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Garaipen horrekin gasteiztarrak 6.016 puntu ditu sailkapen nagusian eta hirugarren postura igo da. Jose Vicente Toribia (Team Matrix) espainiarra da liderra 7.916 punturekin.