Txirrindularitza
Ordiziako Klasikoa
Simon Yatesek irabazi du Ordiziako Klasikoa
eitb.eus
Orica-BikeExchange taldeko txirrindularia, Tourreko laugarrenaren bikia, bakarrik helmugaratu da lasterketaren 93. edizioan.
Simon Yatesek (Orica-BikeExchange) irabazi du Ordiziako Klasikoaren 93. edizioa. Britainiarra bakarrik helmugaratu da, taldetxo bat baino 34 segundo aurretik. Angel Madrazo (Caja Rural-Seguros RGA) izan da bigarrena helmugan.
Garikoitz Bravo (Euskadi-Murias), klanbreekin ibili arren, euskaldunik onena izan da, zortzigarren postuan.
SAILKAPENA