Itxi

Txirrindularitza

Alacanten

Ion Izagirre, Espainiako txapeldun erlojuaren kontra

Leire Etxazarra | eitb.eus

Jonathan Castroviejo bizkaitarra, berriz, bigarren izan da, 22 segundora. Hirugarren postua Alejandro Valverderentzat izan da; irabazleak baino 25 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea egiteko.

0:34

Ion Izagirrek irabazi du Espainiako txirrindularitza txapelketa, erlojupekoan. Ormaiztegikoa izan da azkarrean Alacanten jokatutako 41 kilometroko proban.

Movistar taldeko txirrindulariak 50 minutu eta 52 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko; Jonathan Castroviejo iazko irabazleak baino 22 segundo gutxiago eta Alejandro Valverdek baino 25 gutxiago.

Erdi-lanetan, Valverdek egin du denborarik onena (29:30), Izagirreren (29:34) eta Castroviejoren (29:37) aurretik.

Sasoi betean

Ion Izagirrek sasoi betean dagoela konfirmatu du, Suitzako Itzulian bigarren amaitu ostean eta bertako azken erlojupekoan gailendu ostean.

Espainiako Txapelketa aurretik ere irabazi du gipuzkoarrak, 2014an ere irabazi baitzuen, baina errepideko proban.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza