Itxi

Txirrindularitza

6. etapa

Pinotek irabazi du etapa nagusia; Froome, sendo lidergoan

Agentziak | Erredakzioa

Irabazlea Romain Bardet herrikideari gailendu zaio helmugan (Ag2r), eta faboritoen taldea minutu eta 4 segundora sartu da.

1:30

Thibaut Pinot (FDJ) frantziarrak irabazi du Criterium Dauphinéko etapa nagusia. La Rochette eta Méribel artekoa. 141 kilometroko ibilbidea egin dute. Chris Froomek lidergoa sendotu du, azken jardunaldia jokatzea bakarrik falta denean.

Pinot Romain Bardet herrikideari gailendu zaio helmugan, eta minutu eta lau segundoko aldea atera dio faboritoen taldeari. Daniel Martin sartu da talde horren buruan, Froomen aurretik. Liderrak minutu eta zazpi segundo galdu ditu, baina beste zortzi segundo atera dizkio Alberto Contadorri.

Froomek argi utzi du berriro sasoiko dagoela eta bere taldeak ere lan bikaina egin du, Mikel Landaren gidaritzapean. Hori guztiari esker, Froomek 21 segundo aldea du Richie Porterekin eta Bardetekin sailkapen nagusian.

Edizio honetako garailea igandeko azken etapan erabakiko da. Le Pont de Claixen hasi eta Superdevoluyn amaituko da 151 kilometroko ibilbidea egin ostean. Sei mendate igoko dituzte, horietako bi lehen mailakoak.