Itxi

Txirrindularitza

Ekainaren 11tik 19ra

Thomas, Sagan eta Spilak, lehia bizia Suitzako mendateetan

Agentziak | Erredakzioa

Ion Izagirre izango da Movistarreko liderra Suitzan. Jonathan Castroviejo taldekideen artean izango du, Algarveko Itzulian izandako lesioa osatuta.

  • Simon Spilak, iazko irabazlea. Argazkia: Efe.

    Simon Spilak, iazko irabazlea. Argazkia: Efe.

Simon Spilak (Katusha) esloveniarrak iaz lortutako garaipena errepikatu nahi du Suitzako Tourrean. Berarekin batera, Geraint Thomas (Sky) britainiarra eta Rui Silva (Lampre) portugaldarra dira faborito nagusiak. Lasterketa, ekainaren 11n hasi eta 19an amaituko da, eta mendia izango da protagonista, Frantziako Tourrean pentsatzen daudenentzako test egokia.

Ibilbidea 6 kilometroko erlojupekoarekin hasiko dute. Beste hiru etapa mendate baten gainean amaituko dira, eta azken aurreko egunean 16 kilometroko erlojupekoa egingo dute.

Sky taldearen esperantzak Geraint Thomasen jarrita daude, Algarveko Itzulia eta Paris-Niza irabazi ditu britainiarrak. Tinkoff taldean, berriz, Peter Sagan izango da liderra. Eslovakiarrak bi etapa irabazi ditu Californiako itzulian, baina ez da sailkapen orokorragatik lehiatuko.

Movistar taldean Ion Izagirre da taldeburua, eta Jonathan Castroviejo lehiara itzuliko da berriro, Algarveko Itzulian izandako lesioa sendatuta. Winner Anacona, Jorge Arcas, Alex Dowsett, Gorka Izagirre, Juanjo Lobato eta Jasha Sütterlin izango dira beste taldekideak.

Horiekin batera, zeresana emango dute Rui Silva portugaldarra (hirutan gailendu da), Andrew Talansky (Cannondale), Warren Barguil (Giant) frantziara, besteak beste. Suitzarrek Fabian Cancellara bertako idoloa jarraituko dute, azken aldiz arituko baita lasterketa honetan, erretiroa hartu aurretik.

Ibilbidean mendateak dira nagusi. 17 mendate daude guztira, horietako zazpi kategoria berezikoak.

 

Etapak:

Eguna  Etapa        Ibilbidea                         Km

---      -----           ---------                       ---

11        1            Baar - Baar (CRI)              6,4

12        2            Baar - Baar                     187,6

13        3       Grosswangen - Rheinfelden    185

14        4        Rheinfelden - Champagne      193

15        5            Brig-Glis - Carì                 126,4

16        6          Weesen - Amden               162,8

17        7            Arbon - Sölden                224,5

18        8            Davos - Davos (CRI)         16,8

19        9            Davos - Davos                 117,6

 

Azken irabazleak:

2015: Simon Spilak (SLO)

2014: Rui Costa (POR)

2013: Rui Costa

2012: Rui Costa

2011: Levi Leipheimer (USA)

2010: Frank Schleck (LUX)

2009: Fabian Cancellara (SUI)