Txirrindularitza
4. etapa
Boasson Hagenek irabazi du etapa, esprintean
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik: Alberto Contadorrek lider jarraitzen du, Igor Anton hamabosgarren da eta Mikel Landa hamazazpigarren.
-
Boasson Hagen. Argazkia: Efe.
Edvald Boasson Hagen Dimension Datako norvegiarra gailendu da Dauphiné Criteriumeko laugarren etapan. Garaipena esprintean erabaki da, Tain-l’Hermitage eta Belley artean 176 kilometro egin ostean. Alberto Contadorrek lider jarraitzen du.
Boasson Hagenek 4 ordu, 39 minutu eta 26 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Bere atzetik Julian Alaphilippe (Etixx) eta Nacer Bouhanni (Cofidis) sartu dira helmugan.
Contadorrek lider jarraitzen du sailkapen nagusian eta sei segundoko aldea dauka Richie Porte australiarrarekin (BMC) eta 13 Chris Froomekin.
Ostiralean bosgarren etapa jokatuko dute, La Ravoire eta Vaujany artean. Guztira, 140 kilometro.
Edvald Boasson Hagen retrouve le succès sur le @Dauphine / wins the stage #Dauphine https://t.co/DW9IxhJPrZ
— Critérium Dauphiné (@dauphine) 9 de junio de 2016