Txirrindularitza
Criterium Dauphine (3. etapa)
Fabio Aruren hamabi kilometrotako erakustaldia
Agentziak | Erredakzioa
Tropel nagusia bi segundora heldu da eta Alberto Contadorrek lidergoan jarraitzen du.
-
Fabio Aru. Foto: EFE
Fabio Aruk (Astana) irabazi zuen Criterium Dauphineko hirugarren etapa, Boen-sur-Lignon eta Tournon-sur-Rhone herrien artean.
Italiarrak helmugarako 12 kilometroren faltan erasoa jo eta hamar segundoko aldearekin helmugara lehen postuan heldu zen erakustaldi bikaina ematen.
Tropel nagusia bi segundo heldu zen azkenean Alexander Kristoff (Katusha) buruan. Alberto Contador (Tinkoff) lidergoan mantentzen da.
Revivez le dernier kilomètre et la victoire de @FabioAru1 / Watch the final kilometer & the victory of Aru - @TISSOThttps://t.co/Q3rHiG9Ibh
— Critérium Dauphiné (@dauphine) 8 de junio de 2016