Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma
Jesus Herradak irabazi du bigarren etapa
Erredakzioa
Movistar taldeko txirrindulariak garaipena lortu du Dauphine Kriteriumeko bigarren etapan eta Alberto Contadorrek lidertzan jarraitzen du.
Jesus Herradak (Movistar) irabazi du Dauphine Kriteriumeko bigarren etapa, Creches sur Saone eta Chalmazel Jeansangniere (167,5 kilometro) artekoa eta Alberto Contadorrek (Tinkoff) liderraren maillota mantendu du.
Herradak 4 ordu, 13 minutu eta 43 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko eta bi segundo atera dizkie Tony Gallopini (Lotto Soudal) eta Serge Pauwelsi (Dimension Data). Contadorrek jarraitzen du lidertzan, 6 segundo ateratzen dizkio bigarren den Richie Porteri (BMC) eta 9 segundo Chris Froomeri (Sky).
Asteazken honetan hirugarren etapa egingo da, Boen sur Lignon eta Tournon sur Rhone (182 kilometro) artekoa.