Itxi

Txirrindularitza

Olinpiar Jokoak

Ane Santestebanek Rio 2016ko errepideko proban parte hartuko du

Erredakzioa

Euskal txirrindulariak Espainiako Selekzioarekin korrituko du Olinpiar Jokoetako errepideko lasterketa, abuztuaren 7an.

  • Ane Santesteban. Argazkia: @ane_santesteban

    Ane Santesteban. Argazkia: @ane_santesteban

Ane Santestebanek 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du errepideko proban Espainiako Selekzioarekin. Hala jakinarazi du Ramon Gonzalez Arrieta hautatzaileak. Abuztuaren 7an izango da proba.

Ale-Cipollini taldeko euskal txirrindulariak 25 urte ditu, eta lehen aldiz izango da Olinpiar Jokoetan. Espainiako Txirrindularitza Federazioaren iritziz, Errenteriakoak diploma olinpikoa lortzeko aukerak ditu.

"2015. urtearen hasieran gainditu zuen mononucleosisaren ondoren, gorengo mailan egon da azken 12 hilabeteetan, parte hartu duen nazioarteko lasterketa ia guztietan puntuatu du, eta maila bikaina eman du Ardecheko edo Toscanako probetan. Gaur egun, inork ezin du ukatu Ane munduko elitean sartu dela", esan du Ramon Gonzalez Arrietak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Olinpiar jokoak