Itxi

Txirrindularitza

Haserre

Valverde: "Bihozgabe ari dira nire aurka"

Erredakzioa

Caisse d'Epargne taldeko txirrindulariak UCI eta CONIri "bere aurka bihozgabe" aritzea leporatu die.

Alejandro&' || 'nbsp;Valverde txirrindulari espainiarrak UCIko presidentea den Pat McQuaiden eta CONIko&' || 'nbsp;Gianni&' || 'nbsp;Petrucciren adierazpenek bere aurka "anker eta bihozgabe" jokatzen ari direla baieztatzen dutela, eta bee&' || 'nbsp;"munduko kirolaririk kontrolatuenetarikoa dela" gogorarazi die.

"Agintari hauek egindako adierazpenek nire aurkako kanpainia baten parte bezala besterik ezin dira ulertu, instituzioak nire aurkako epaiak har dezaten egindako helburuarekin", esan du txirrindulari murtziarrak ohar batean.

Renato di&' || 'nbsp;Rocco Italiako&' || 'nbsp;Federazioko presidenteak&' || 'nbsp;Valverdek lehiatzen eta irabazten jarraitzea&' || 'nbsp;"sinestezina" dela adierazi du. Petrucci CONIko presidenteak zigorra&' || 'nbsp;"mundu&' || 'nbsp;osora" zabaltzeko eskatu du eta Tourra hasi aurretik egin dezatela gaineratu ere.

Dopinaren aurkako kontroletarako uneoro bera non dagoen badakitela,&' || 'nbsp;"egunean 24 ordu, urtean 365 egun" gogorarazi du, eta batzuetan, egun berean bi kontrol egin dizkiotela adierazi du.&' || 'nbsp;

"Nire laginak munduko dopinaren aurkako laborategi onenek aztertu dituzte.&' || 'nbsp;Sekula ez didate debekatutako substantziarik aurkitu eta nire pasaporte biologikoa oso garbia da", esan du&' || 'nbsp;Valverdek. "Kirol-erakundeek egindako salaketak orain dela sei urtekoak dira.&' || 'nbsp;Nire garaipenik garrantzitsuenak ez daude ezbaian".