Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra

Ion Izagirrek atariko etapa irabazi eta liderraren elastikoa jantzi du

Erredakzioa

Movistar taldeko txirrindulariak prologoa irabazi du, eta Romandiako Tourreko lehen liderra da.

2:24

Ion Izagirre (Movistar) euskal txirrindulariak irabazi du Romandiako Tourraren atariko etapa eta bera da lasterketako lehen liderra. La Chaux-de-Fonds herrian egin den 3,95 kilometroko erlojupekoak eman dio hasiera lasterketari.

Izagirrek 5 minutu eta 33 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Tom Dumoulin (Giant-Alpecin) izan da bigarren, 6 segundora eta Mikhail Kiatkowski (Sky) izan da hirugarren, 7 segundora. Chris Froomek (Sky) arazoak izan ditu, eta 26 segundora sartu da.

Gorka Izagirrek (Movistar) euskal txirrindularitzaren egun handia biribildu du, etapa bosgarren postuan bukatuta. Bere anaiarengandik 8 segundora gurutzatu du helmuga.