Txirrindularitza
3. etapa
Pello Bilbao, Turkiako Itzuliko lider berria
Erredakzioa
Caja Rural taldeko euskal txirrindulariak liderraren maillota jantzi du, eta Andre Greipel izan da hirugarren etapako irabazlea.
Pello Bilbao (Caja Rural-Seguros RGA) euskal txirrindularia da Turkiako Itzuliko lider berria, hirugarren etapa bukatu ostean. Andre Gereipelek (Lotto-Soudal) irabazi du Aksaray eta Konya artean egin den 158,9 kilometroko etapa.
Gernikako txirrindularia eguneko ihesaldian sartu da. 24 txirrindularik egin dute ihes tropeletik etaparen lehen txanpan eta helmugara abantailarekin iritsi dira; hori bai, taldetxoa zatituta iritsi da, haizearen eraginez. Greipel izan da helmuga gurutzatzen lehena. Alberto Cecchin (Team Roth) izan da bigarren eta Kris Boeckmans (Lotto-Soudal), hirugarren.
Przemyslaw Niemiec (Lampre-Merida) izan da liderra hirugarren etapa bukatu arte, baina ez da ihesaldian sartu eta lidergoa galdu du Pello Bilbaoren mesedetan.