Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Emma Johansson suediarrak irabazi du Emakumeen Bira

Agentziak | Erredakzioa

Azken etapan Megan Guarnier estatubatuarrak lortu du garaipena.

14:45

Emma Johansson suediarrak irabazi du 2016ko Emakumeen Bira, eta bigarrenez gailendu da euskal lasterketan, Europako egutegiko garrantzitsuenetarikoa.

Proba igande honetan amaitu da Portugaleten. Laugarren etapa Bizkaiko udalerri horretan hasi eta amaitu da, 75,8 kilometroko ibilbidea egin ostean. Azken etapako garailea Megan Guarnier estatubatuarra izan da.