Txirrindularitza
Tirreno-Adriatikoa
Van Avermaetek etapa irabazi eta lidergoa eskuratu du
Erredakzioa
BMC taldeko txrrindulariak irabazi du seigarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Esprintean nagusi izan da Peter Saganen (bigarren) eta Michal Kwiatkowskiren (hirugarren) aurretik.
Greg Van Avermaet (BMC) txirrindulariak irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketako seigarren etapa eta bera da sailkapen nagusiko lider berria. Esprintean nagusitu da Castelraimondo eta Cepagatti herrien artean egin den 210 kilometroko etapan.
Txirrindulari belgikarra indartsuena izan da azken esprintean. Peter Sagan (Tinkoff) izan da bigarren eta Michal Kwiatkowski (Sky), hirugarren. Van Avermaetek zazpi segundo ateratzen dizkio sailkapen nagusian bigarren postuan dagoen Zdenek Stybarri (Quick-Step).
Astearte honetan, zazpigarren eta azken etapa korrituko da San Benedetto del Tronto herrian. 10,1 kilometroko erlojupekoak erabakiko du irabazlea.
Seigarren etapako sailkapena:
1. Greg Van Avermaet (BEL/BMC Racing) 4:34:14.
2. Peter Sagan (SVK/Tinkoff) d.b.
3. Michal Kwiatkowski (POL/Team Sky) + 2.
4. Zdenek Stybar (RCH/Etixx - Quick-Step) + 4.
5. Caleb Ewan (AUS/Orica) + 7.
Sailkapen nagusia:
1. Greg Van Avermaet (BEL/BMC Racing) 20:30:43.
2. Zdenek Stybar (RCH/Etixx - Quick-Step) + 7.
3. Peter Sagan (SVK/Tinkoff) + 8.
4. Bob Jungels (LUX/Etixx - Quick-Step) + 21.
5. Gianluca Brambilla (ITA/Etixx - Quick-Step) d.b.