Txirrindularitza
Paris-Niza, 5. etapa
Lutsenko kazakhstandarra irabazle; Matthewsek lider jarraitzen du
Agentziak | Erredakzioa
Talde nagusia 21 segundora sartu da, Alexander Kristoff norvegiarra eta Matthews liderra buruan dituela.
Alexei Lutsenko (Astana) kazakhstandarra gailendu da, bakarrean, Paris-Nizako bosgarren etapan. 198 kilometro egin dituzte, Saint-Paul-Trois-Châteaux eta Salon-de-Provence artean. Michael Matthewsek liderraren jertse horiarekin jarraitzen du.
Lutsenkok garaipen handia lortu du, talde nagusiaren presioari azken 15 kilometroetan ondo eutsiz. Helmugan 21 segundo atera dizkio tropel nagusiari. Kristoff norvegiarra eta Matthews liderra izan dira tropelari denbora eman diotenak.
Larunbatean seigarren etapa korrituko dute, Niza eta La Madone d’Utelle artean, 177 kilometrokoa. Aurtengo edizioko etapa nagusia da, zazpi mendaterekin; azkenak, helmugara bidean, 15 kilometroko igoera du, % 5,7ko aldaparekin.