Txirrindularitza
Tirreno-Adriatikoa, 2.etapa
Stybarrek etapa eta lidergoa eraman ditu, faboritoak ezustean hartuta
Agentziak | Erredakzioa
Txekiarraren atzetik Peter Sagan (Tinkoff) munduko txapelduna eta Edvald Boasson-Hagen norvegiarra sartu dira.
-
Zdenek Stybar, helmugaratzen. Argazkia: Efe.
Zdenek Stybar txekiarrak irabazi du, bakarrean, Tirreno-Adriatikoaren bigarren etapa. 207 kilometro egin dituzte, Camaiore eta Pomaranza artean. Etixx-Quick Step taldeko txirrindularia lider jarri da.
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldian, tartean Caja Ruraleko Luis Mas. Baina tropelak harrapatu egin ditu eta dena Il Cerretora igoeran erabaki da.
Lampreko Diego Ulissi izan da lehen saiakera egin duena baina eraso ona Stybarrek jo du. Helmugarako jaitsiera aldea zabaldu eta etapa garaipena eraman du Peter Sagan munduko txapeldunaren eta Edvald Boasson-Haggen norvegiarraren aurretik.