Txirrindularitza
Paris-Niza, lehen etapa
Demarek irabazi du lehen etapa eta Matthewsek lidergoari eutsi dio
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulari frantziarrak Swift (bigarren) eta Bouhanni (hirugarren) gainditu ditu esprint estu batean. Jon Izagirre euskaldunak postu bat igo du sailkapen nagusian eta laugarren kokatu da.
Arnaud Demare (Française) frantziarrak irabazi du Paris-Nizako lehen etapa esprint estu baten ostean. Igandean atariko etapa irabazi zuen Michael Matthewsek lidergoan jarraitzen du.
Conde-sur-Vesgre eta Vendome arteko etapak 195 kilometroko ibilbidea izan du, eta Demarek esprintean lortu du garaipena. Ben Swift (Team Sky) izan da bigarren eta Nacer Bohuanni (Cofidis), hirugarren.
Michael Matthewswk lidergoari eutsi dio. Australiarrak 3 segundo ateratzen dizkio Tom Dumoulini sailkapen nagusian eta 4 segundoko abantaila du Patrick Bevinekiko (Cannondale). Jon Izagirre (Movistar) euskal txirrindulariak postu bat igotzea lortu du sailkapen nagusian eta laugarren postuan kokatu da, liderrarengandik 8 segundora.
Lehen etapako sailkapena:
.1. Arnaud Demare (FRA) Francaise 4h.29:53
.2. Ben Swift (GBR) Team Sky d.b.
.3. Nacer Bouhanni (FRA) Cofidis d.b.
.4. Adrien Petit (FRA) Direct Energie d.b.
.5. Michael Matthews (AUS) Orica-GreenEdge d.b.
---------------------
17. Luis-León Sánchez (ESP) Astana d.b.
18. Jon Izagirre (EUS) Movistar d.b.
22. Alberto Contador (ESP) Tinkoff d.b.
Sailkapen Nagusia:
.1. Michael Matthews (AUS) Orica-GreenEdge 4:37:30
.2. Tom Dumoulin (HOL) Team Giant-Alpecin +3"
.3. Patrick Bevin (NZL) Cannondale +4"
.4. Jon Izaguirre (ESP) Movistar +8"
.5. Geraint Thomas (GBR) Sky d.b.
------------------------
12. Gorka Izagirre (EUS) Movistar +16"
16. Alberto Contador (ESP) Tinkoff +18"