Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Alejandro Valverdek irabazi du Andaluziako Itzulia

Erredakzioa

Movistar taldeko txirrindularia nagusi izan da azken etapan eta lidergoa lapurtu dio Tejay Van Gardereni. Murtziarrak, laugarrenez irabazi du lasterketa hau.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

    Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

Alejandro Valverdek (Team Movistar) irabazi du Andaluziako Itzulia, azken etapan garaipena lortu ostean. Indartsuena izan da San Roque (Cadiz) eta Estepona (Malaga) artean egin den 164 kilometroko bosgarren eta azken etapan.

Txirrindulari murtziarrak, gaur arte liderra zen Tejay Vangarderenengandik 22 segundora hasi du etapa; helmugarako zazpi kilometro falta izan direnean jo du erasoa eta garaipena eskuratu du. Valverdek Andaluziako Itzulia irabazten duen laugarren aldia da.

Azken etapako sailkapena:

1. Alejandro Valverde (Movistar Team) 4:46:51

2. Bauke Mollema (Trek Factory Racing) + 0:36
3. Rafal Majka (Tinkoff) + 0:42
4. Tejay Van Garderen (BMC) + 0:48
5. Roman Kreuziger (Tinkoff) + 1:07
6. Dani Navarro (Cofidis) + 1:08
7. Wilco Kelderman (LottoNL-Jumbo) + 1:16
8. Igor Anton (Dimension Data) + 1:19
9. Mikel Nieve (Team Sky) + 1:27
10. Luis Ángel Maté (Cofidis) + 1:30

Sailkapen nagusia:

1. Alejandro Valverde (Movistar Team)
2. Tejay Van Garderen (BMC) + 0:26
3. Bauke Mollema (Trek Factory Racing) + 0:52
4. Wilco Kelderman (LottoNL-Jumbo) + 0:56
5. Rafal Majka (Tinkoff) + 1:11
6. Roman Kreuziger (Tinkoff) + 1:37
7. Wouter Poels (Team Sky) + 1:42
8. Brent Bookwalter (BMC) + 2:03
9. Dani Navarro (Cofidis) + 2:14
10. Mikel Nieve (Team Sky) + 2:45

eam Sky) + 2:45