Txirrindularitza
Qatarreko Tourra, 3. etapa
Boasson Hagenentzat erlojupekoa
eitb.eus
Norvegiarra uste zen bezala indartsuena izan da erlojuaren kontrako proban. Van Emden eta Quinziato bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.
Edvald Boasson Hagen (Team Dimension Data) izan da onena Tourreko Qatarreko hirugarren etapan. 11,4 kilometro burutu dituzte txirrindulariek Lusailen eta bertan Boasson izan da onena. Jos Van Emden (Lotto NL-Jumbo) eta Manuel Quinziato (BMC) bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.
Norvegiarra lider da sailkapen nagusian.