Txirrindularitza
Mallorca Challenge 4. Etapa
Greipel gailendu da, laugarren eta azken jardunaldian
Agentziak | Erredakzioa
Bouhanni frantziarra bigarren izan da, eta Page suitzarra, hirugarren.
![](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2016/01/31/1865188/greipel_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Andre Greipelek (Lotto-Soudal) irabazi du Palma-Palma Hondartza saria, Mallorca Challenge txirrindularitza lasterketako laugarren eta azken jardunaldian. 161,5 kilometroko ibilbidea egin du tropelak.
Estevezek (Euskadi-Murias), Masek (Caja Rural-RGA) eta Frailek (Dimension Data) irteeran ihes egin dute eta amaierarako 20 kilometroren faltan harrapatu dituzte, zazpi minuturainoko aldea izan ondoren.
Iheslariak harrapatuta, Lotto-Soudal taldeak tropelaren kontrola hartu du eta helmugan Greipel izan da azkarrena, Bouhanniren eta Pageren aurretik.