Txirrindularitza
Estanozolola hartzeagatik
Caja Ruralek taldetik at utzi du Alberto Gallego, dopinagatik
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulari espainiarrak positibo eman zuen urtarrilaren 3an UCIk egindako kontrol batean; estanozolola atzeman zioten.
-
Tropela. Argazkia: EFE
Caja Rural-Seguros RGA taldeak jakitera eman duenez, Alberto Gallego txirrindulariaren kontratua etetea erabaki du, dopinagatik. Extremadurako txirrindulariak positibo eman zuen Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) egindako kontrol batean, estanozolola atzeman baitzioten.
"Egungo araudiari jarraituz hartu dugu erabakia, eta taldearen barne erregimena errespetatuz", jakinarazi du talde nafarrak. Portugalgo Radio Popular taldetik fitxatu zuen Caja Ruralek aurtengo denboraldirako, baina denboraldi honetako probatan parte hartu barik zegoen oraindik.