Txirrindularitza
Pozik eta baikor
Froomek 2018ra arte berritu du kontratua Sky taldearekin
Agentziak | Erredakzioa
Britainia Handiko 30 urteko txirrindulariak beste bi urtez berritu du kontratua bere taldearekin. "2015a urte ona izan da, eta baikorra naiz 2016ari begira", esan du Chris Froomek.
-
Chris Froome. Argazkia: EiTB
Bi aldiz Frantziako Tourreko irabazlea izan den Chris Froomek 2018. urtera arte berritu du kontratua Sky taldearekin. Froomek 30 urte ditu, eta "2015a urte bikaina izan da niretzat eta baikorra naiz 2016ari begira", adierazi du.
"Sky izan da nire arrakastaren oinarria eta erabakia hartzea oso erraza izan da. Ohore bat da munduko lasterketa garrantzitsuenak irabazteko gai den talde baten egotea. Baikorra naiz urte olinpiko honi begira eta lasterketak hasteko irrikitan nago", gaineratu du Chris Froomek.