Txirrindularitza
Richmond 2015
Peter Sagan, munduko txapeldun
Erredakzioa
Txirrindulari eslovakiarrak azken kilometroan ihes egin eta helmuga lehen postuan gurutzatu du. Michael Matthews izan da bigarren, eta Ramunas Navardauskas hirugarren.
Peter Sagan eslovakiarra munduko txapeldun da, Richmondeko (Amerikako Estatu Batuak) Txirrindularita Mundialean garaipena lortu ostean. Txirrindulariek 259,2 kilometroko ibilbide gogorra gainditu behar izan dute.
Saganek 6 ordu, 14 minutu eta 37 segundo behar izan ditu ibilbidea burutzeko eta urrezko domina lortu du azken kilometroan erasoa jo eta ihes eginda. Michael Matthews izan da bigarren eta Ramunas Navardauskas, hirugarren.
Sailkapena
.1. Peter Sagan (SVK) 6h:14:37
.2. Michael Matthews (AUS) 3ra
.3. Ramunas Navardauskas (LTU) db
.4. Alexandre Kristoff (NOR) db
.5. Alejandro Valverde (ESP) db
.6. Simon Gerrans (AUS) db
.7. Tony Gallopin (FRA) db
.8. Michal Kwiatkowski (POL) db
.9. Rui Costa (POR) db
10. Philippe Gilbert (BEL) db
56. Jon Izagirre (EUS)
Retirados: Joaquim Rodríguez, Imanol Erviti, Rubén Plaza y Lluis Mas