Txirrindularitza
Twitterren
Chris Froomek umorez hartu du bere lesioa
L.E. | eitb.eus
Sky taldeko txirrindulariak Espainiako Itzulia utzi berri du, hanka bat hautsita. Twitterren bere argazki bat jarri du, makuluekin, eta umorez jositako komentarioekin.
-
Chris Froomek umore puntu bat jarri nahi izan dio bere egoerari. Argazkia: @chrisfroome
"Bizitzak aurrera jarraitzen du", esan du Chris Froomek Twitterreko bere kontu ofizialaren bidez. Skyko txirrindulariak bere argazki bat igo du, makulu bat duela, eta "only one thing to do" (egiteko bakarra) esaldiarekin. Ondoren, hanburgesa baten, patata frijituen eta ardo-kopa baten irudiak jarri ditu.
Froomek aurtengo Frantziako Tourra irabazi du, eta duela egun gutxi Espainiako Itzulia utzi behar izan du, bizikletatik erori eta pareta baten kontra kolpea hartu ondoren.
Life goes on... ¿¿¿¿¿¿ pic.twitter.com/A0FInvQCCe
? Chris Froome (@chrisfroome) septiembre 5, 2015