Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tourra

Gorka Izagirrek lasterketa utzi du eroriko baten ostean

Erredakzioa | eitb.eus

Movistarreko txirrindularia ospitalera eraman dute, bere kordean. Txirrindularia onik dago, eta taldearen hotelera itzuli da.

  • Gorka Izagirre / Movistar.

    Gorka Izagirre / Movistar.

Gorka Izagirrek (Movistar) erorikoa izan du Eneco Tourreko 3. etapan, eta lasterketa utzi behar izan du. Txirrindularia ospitalera eraman behar izan dute dute, baina onik dago jadanik.

Oirmaiztegikoa anbulantziaz eraman dute, inmobilizatuta, baina bere kordean zegoen, lasterketako medikuen galdera guztiei erantzunez, taldeak iragarri duenez. Buruan kolpea zuen Izagirrek. Helmugara 48 kilometro falta zirenean erori da.

Taldeak jakinarazi duenez, "erredurak ditu azalean, eta kolpea buruan", baina onik dago, eta ez du arazo larririk. Hotelera itzuli da taldearekin.