Txirrindularitza
Eneco Tourra
Greipelek irabazi du Beneluxeko bigarren esprinta
Agentziak | Erredakzioa
Lotto-Soudaleko alemaniarra izan da azkarrena Eneco Tourreko bigarren etapako helmugan.
-
André Greipel garaipena ospatzen / EFE.
Andre Greipelek (Lotto-Soudal) irabazi du Eneco Tourreko bigarren etapa, Bredan (Herbehereak), 180 kilometroren ostean. Jacopo Guarnieri (Katusha) eta Tom Boonen (Etixx-Quick Step) baino azkarragoa izan da alemaniarra.
Esprintean bukatu da etapa, eta Greipelek abiadura ezarri du, azken 200 metroetan. Elia Viviani (Sky) lehiatik kanpo geratu da azken metroetako eroriko baten erruz. Italiarrak lehenengoa irabazi zuen, Greipel laugarren izan zen egunean.
Jesper Asselman (Roompot) da sailkapen orokorreko lider berria, Greipel eta Vivianiren aurretik.
2. ETAPAKO SAILKAPENAK