Txirrindularitza
Azken etapa
Izagirrek balentria egin du Poloniako Tourra irabazita
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Movistar taldeko txirrindulariak bi segundoko aldea atera dio Bart de Clercq belgikarrari.
-
Ion Izagirre, Movistar taldeko txirrindularia. Argazkia: EFE
Ion Izagirre euskaldunak irabazi du aurtengo Poloniako Tourra, Lotto-Soudal taldeko Bart de Clerq txirrindulariari bi segundoko aldea ateraz. Bestalde, txapelketari amaiera eman dion banakako erlojuz kontrakoan, Poloniako Selekzioko Marcin Bialoblocki izan da garaile.
2013 eta 2014. urteetan podiumeko bigarren postura igo ondoren, Movistar taldeko txirrindulariak garaipena eskuratzea lortu du, eta beraz, Espainiako Txapelketa irabazi zuenetik urte bete baino gehiago igaro den honetan, balentria ederra erdietsi du euskaldunak.
Top-10 de la general final #TDP2015. Ion Izagirre sucede a José Luis Viejo (1972) como único ganador ESP en Polonia. pic.twitter.com/sBo4zZmUUI
— Movistar Team (@Movistar_Team) agosto 8, 2015