Txirrindularitza
Burgoseko Itzulia
Isaitxev izan da ihesaldiko azkarrena
M.D. | eitb.eus
Katiuxako txirrindularia iheskideei gailendu zaie. 17 segundu geroago heldu da tropela, eta Luis Leon Sanchezek (Astana) sailkapen orokorreko buruan jarraitzen du.
Vladimir Isaitxevek (Katiuxa) irabazi du Burgoseko Itzuliaren hirugarren etapa. Ihesaldian heldu da helmugara, eta besteak baino azkarragoa izan da. Luis Leon Sanchezek (Astana) sailkapen orokorreko lidergoan jarraitzen du.
Borroka gogorra egon da ihesaldiaren eta tropelaren artean azken kilometroak, baina Astanak liderraren maillota arriskuan ez zegoela ikusi duenean, partida irabazi dute aurreko laurek. Ia 20 segundoko aldearekin heldu dira azkenean.
Txirrindulariek 165 kilometroko etapa egin dute, Cuatro Villas-Castrojeriz eta Villadiego artean. Errusiarrarekin batera heldu dira, ihesaldian, Miguel Angel Benito (Caja Rural-Seguros RGA), Carlos Quintero (Colombia) eta Matteo Busato (Southeast).
Caja Ruraleko gazte leondarrak ireki du bidea azken kilometroan, eta Katiuxako errusiarrak ez du arazorik izan abiaduran nagusitzeko. Atzean, Luis Leon Sanchezek maillota mandentu du.
3. ETAPAKO SAILKAPENAK