Txirrindularitza
Burgoseko Itzulia
Barbero Morenori gailendu zaio Cluniako aldapan
Mikel Dominguez | eitb.eus
Caja Rural-Seguros RGAko taldeak Katiuxako liderrari hartu dio aurrea, eta nagusitasunez eskuratu du Burgoseko Itzuliaren 1. etapa, etxean. Lehenengo liderra da.
Carlos Barbero (Caja Rural-Seguros RGA) Burgoseko Itzuliaren lehenengo liderra da, 1. etapa irabazita, aldapan gora, Cluniako Herri Erromatarrean. Burgaldarrak azken metroetan erasoa jo du, atzean Dani Moreno (Katiuxa) eta Jesus Herrada (Movitar) utzita.
Etapa (149 kilometro eta 3. mailako lau mendate) azken aldapa erabaki da, tropelak, Mikel Landaren Astanak gidatuta, eguneko ihesaldia harrapatu ostean, 30 kilometroren faltan. Ihesaldian sartu dira Egoitz Garcia (Murias), Igor Merino, Arnau Sole (Burgos BH), Alexis Gougeard (Ag2r) eta Fabio Duarte (Colombia). Astanako arabarra hamargarren geratu da.
Rein Taaramae (Astana) saiatu da azken 2 kilometroetan, baina Katiuxaren kontrola nagusitu da, Morenoren mesedetan. Madrildarrak Ruben Fernandezen erasoari erantzuna eman dio, baina Barberok jarraitu dio, eta atzean utzi ditu denak. Burgaldarra nagusitun osoz irabazi du.
1. ETAPAKO SAILKAPENAK