Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (6. etapa)

Peter Saganek garaipen erraza eskuratu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eslovakiarra argi eta garbi nagusitu da esprintean, Roelandtsen eta Kristoffen aurretik. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez.

1:02

Peter Saganek irabazi du Suitzako Itzuliaren seigarren etapa (193,1 kilometro Wil eta Biel artean). Sailkapen nagusian, aldaketarik ez eta Thibaut Pinotek (FDJ) lidergoan jarraitzen du.

Jardunaldiko ihesaldia Mohoric (Cannondale-Garmin), Rutkiewicz (CCC), Domont (Ag2r) eta Baugnies (Wanty-Gobert) txirrindulariek osatu dute, baina helmugarako 1,5 kilometroren faltan tropelak harrapatu ditu.

Saganek garaipen erraza lortu du esprintean, Roelandtsen eta Kristoffen aurretik. Bigarren garaipena da txirrindulari eslovakiarrarentzat.