Txirrindularitza
Beauceko Itzulia
Carlos Barberok Caja Ruralen hirugarren garaipena eskuratu du Quebecen
Agentziak | Erredakzioa
Burgoseko txirrindulariak Beauceko Itzuliaren laugarren etapa irabazi du, Quebecen, bere taldearen hirugarren garaipena lasterketan. Tom Skujinsek (Hincapie Racing) jarraitzen du lider.
-
Carlos Barbero, Quebeceko podiumean / EITB.
Carlos Barberok (Caja Rural-Seguros RGA) irabazi du Beauceko Itzuliaren laugarren etapa. Nafarroako taldearen higurarren garaipena da Quebeceko lasterketan, Burgosekoak lehenengoa irabazita eta Amets Txurrukak, bigarrena.
Etapa 125 kilometroko zirkuitua izan da Quebec hirian. Tom Skujinsek (Hincapie Racing) lidergoa mantendu du sailkapen orokorrean. Dion Smith taldekidea dago bigarren postuan, 7 segundora. Amets Txurruka hirugarrena da, 9 segundora, eta Peio Bilbao, laugaren, 10era.
4. ETAPAKO SAILKAPENAK