Txirrindularitza
Dauphine Criteriuma
Froomek irabazi du etapa nagusia eta Van Garderen lider jarri da
Agentziak | Erredakzioa
Skyko txirrindulariak ikuskizuna eman du Le Bettex Mont Blanceko igoeran, baina ez du beharrezko aldea lortu maillota janzteko.
-
Chris Froome / EFE.
Chris Froomek (Sky) irabazi du Dauphine Criteriumaren zazpigarren etapa, lasterketako nagusia, Le Bettex Mont Blanceko igoeran. Tejay van Garderenek (BMC) sailkapen orokorreko lidergoa berreskuratu du, Vincenzo Nibaliren kaltetan (Astana).
Van Garderen dago lehen postuan, eta Froome bigarren da, 18 segundora. Beñat Intxausti (Movistar) hirugarren postuan dago, 45 segundora. Nibalik lider hasi du, baina 10 postuetan ere ez dago orain, ia 4 minutura.
Etapak lehen mailako bost mendate eta hirugarren mailako bat izan ditu: Col de Tamié (8.5 km %6.4ean), Forclaz (8.1 km %7.8ean), Croix Fry (11.3 km %7ean), Aravis (4.3 km %5.8ean), Amerands (2.7 km %11.2ean) eta Le Montée du Bettex Mont Blanc (7 km %7.7ean).
Gorka Izagirre (Movistar) ihesaldian sartu da 10. kilometrotik, beste hamahiru txirrindularirekin, eta gero beste batzuk batu dira, 26 egotera arte, baita Jonatha Castroviejo ere.
Nibalik ezin izan du Skyren erritmoa jarraitu. Rui Costa eta Alejandro Valverde ere geratu dira.
Froome eta Van Garderenen batera heldu dira bukaerara. Estatubatuarrak 39 segundo zituen sailkapen orokorrean Froomerekiko, baina britainiarrak erasoa jo du azken kilometro eta erdian.
7. ETAPAKO SAILKAPENAK