Txirrindularitza
Dauphine Criteriuma, 2. etapa
Bouhannik, aise
erredakzioa | Agentziak
Cofidis taldeko txirrindulariak nagusitasunez irabazi du Dauphine Libereko bigarren etapa esprintean.
Le Bourget du Lac eta Villard les Dombes artean 173 kilometro burutu dituzte txirrindulariek Dauphine Libereko 2. etapan. Jardunaldi laburra,eta esprinetan amaitu dena.
Nacer Bouhanni (Cofidis) izan da azkarrena jokatutako esprintean eta aise irabazi du etapa, Samuel Dumoulinek (Ag2r) bigarren egin du Sacha Modolok (Lampre) hirugarren.
Kennaugh mantentzen da lidergoan.