Txirrindularitza
Frantzian
Omar Frailek lepauztaia hautsi du, erorita
Agentziak | Erredakzioa
Santurtziko txirrindulariak bi garaipen lortu ditu aurten: Apeninoetako Itzulian era Dunkerqueko Lau Egunetako laugarren etapan.
-
Omar Fraile. Argazkia: Efe.
Omar Fraile Caja Rural-Seguros RGA taldeko euskal txirrindulariak lepauztaia hautsi du, Frantzian, Boucles de la Mayenne lasterketaren atarian entrenatzen ari zela. Ondorioz, ezingo du proba horretan parte hartu.
Fraileren lesioak Javier Aramendiaren itzulera ilundu du. Aramendia lehiatzeko prest da berriro, lau hilabete bajan eman ondoren.
Caja Rural taldeak ez du zehaztu oraindik Frailek zenbat denbora beharko duen lesioa sendatzeko.
Bizkaitarrak bi garaipen lortu ditu aurtengo denboraldian: Apeninoetako Itzulian, bata, eta Dunkerqueko Lau Egunetako laugarren etapan, bestea.