Txirrindularitza
Dunkerqueko Lau Egunak
Omar Fraile nagusi, laugarren etapan
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaitarrak aurtengo denboraldian lortzen duen bigarren garaipena da, Apeninoetako Giroan nazioarteko garaipen ederra lortu ostean.
-
Omar Fraile. Argazkia: Efe.
Omar Fraile (Caja Rural-Seguros RGA) gailendu da Dunkerqueko Lau Egunetako laugarren etapan. Guztira, 178 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek. Jardunaldi oso lehiatua izan da, eta Fraile bakar-bakarrik sartu da helmugan, azken kilometroan Maurits Lammertink harrapatu eta atzean utzi ostean.
Ignatas Konovalovas (Marseille) da sailkpaen nagusiko liderra. Lasterketa igandean erabakiko da, Dunkerquen amaituko den etapan.
Bizkaitarrak aurtengo denboraldian lortzen duen bigarren garaipena da, Apeninoetako Itzulian nazioarteko garaipen ederra lortu ostean.