Itxi

Txirrindularitza

Profilak

Froome, Quintana eta Nibali, Romandiako Itzulia irabazteko faboritoak

M.D. | Agentziak

Contador baino ez da falta Suitzan. Frantziako Tourrean irabazteko faboritoak izango direnen arteko borroka emango da Romandian.

  • Chris Froome, faboritoetako bat / EFE.

    Chris Froome, faboritoetako bat / EFE.

Chris Froome (Sky) Romandiako Itzuliaren azken bi edizioetako irabazlea da. Romandian batuko zaizkio Nairo Quintana (Movistar), azken Italiako Giroaren irabazlea, eta Vincenzo Nibali (Astana), iazko Frantziako Tourra irabazi zuena. Suitzako lasterketa irabazteko hiru faboritoak dira.

Txirrindulari garrantzitsuen zerrenda honakoekin beteko da: Riberto Uran (Etixx-Quick Step), Giroko prestaketetan murgilduta, Rui Costa (Lampre-Merida), Roman Bardet (Ag24), Jean-Christophe Peraud taldekidea eta Thibaut Pinot (FDJ), azken bi hauek, Frantziako Tourraren podiuma.

Erlojupeko banak irekiko eta itxiko dute lasterketa. Lehenengoa, taldeka, eta azkena, banaka. Tartean, mendiz betetako etapak, batez ere 5.a, Champex-Lacen bukatzen dena.

Jonathan Castroviejo, Imanol Erviti (Movistar) eta Romain Sicard (Europcar) izango dira euskaldun bakarrak Romandiako tropelean.

LASTERKETAKO PROFILAK

1. etapa, apirilak 28: Vallee de Joux-Juraparc (taldekako erlojupekoa), 19,2 km.

etapa 1 tour de romandia

2. etapa, apirilak 29: Apples-Saint-Imier, 168,1 km.

etapa 2 tour de romandia

3. etapa, apirilak 30: Moutier-Porrentruy, 172,5 km.

etapa 3 tour de romandia

4. etapa, maiatzak 1: La Neuveville-Friburgo, 169,8 km.

etapa 4 tour de romandia

5. etapa, maiatzak 2: Friburgo-Champex Lac, 162,7 km.

etapa 5 tour de romandia

6. etapa, maiatzak 3: Lausana (CRI), 17,3 km.

etapa 6 tour de romandia