Txirrindularitza
Esprintean
Fraile, Apeninoetako Giroan irabazle, lehenengoz profesionaletan
Agentziak | Erredakzioa
Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia profesionaletan estreinatu da, esprintean, Pirazzi eta Cunegoren aurretik.
-
Omar Fraile, lehenengoa Apeninoetan / Caja Rural-Seguros RGA.
Omar Frailek (Caja Rural-Seguros RGA) Apeninoetako Giroa irabazi zuen. Bizkaiko txirrindularia azkarrena izan zen esprintean, Stefano Pirazzi (Bardiani-CSF) eta Damiano Cunegoren (Nippo-Vini Fantini) aurretik.
Novi Liguren hasi eta Pontedecimon bukatu zen lasterketa, 191 kilometroren ostean. Ibilbide aldapatsuan, batez ere bigarren zatian, ondo bukatu zuen Frailek bere taldearen lana, faboritoen aurretik. 24 urte ditu eta mendi txirrindularitzan hazi zen. Profesionaletako lehenengo garaipena du.
LASTERKETAKO SAILKAPENA