Itxi

Txirrindularitza

Paris Niza, 7. etapa

PARIS-NIZA | Richie Portek Paris-Niza irabazi du

Erredakzioa

Azken eguneko kronoigoeran erabaki da lasterketa. Spilak bigarren izan da etapan, eta Rui Costa hirugarren. Gorka Izagirrek bederatzigarren amaitu du sailkapen nagusian.

  • Richie Porte. Efe.

    Richie Porte. Efe.

Richie Porte australiarrak (Sky) Paris-Niza lasterketako 73. edizioa irabazi du, zazpigarren eta azken etapan gailenduta. Portek maillot horia kendu dio Tony Gallopin (Lotto) orain arteko liderrari. Gallopinek seigarren amaitu du azkenean, sailkapen nagusian.

Sailkapen nagusia azken eguneko kronoigoerak erabaki du. Porte izan da onena, 9,6 kilometroak 20 minutu eta 23 segundoan eginda.

Etapako bigarren postua Simon Spilak eslovakiarrak lortu du (Katusha), irabazlearengandik 13 segundora, eta hirugarrena Rui Costak.

Sailkapen nagusiko bigarren postua, berriz, Michal Kwiatkowski munduko txapeldunak lortu du.

Gorka Izagirre gipuzkoarrak bederatzigarren egin du.