Txirrindularitza
Paris - Niza, 5. etapa
Kwiatkowskik lider jarraitzen du, Cimolaik etapa irabazi ostean
Erredakzioa
Richie Porte bigarren da sailkapen nagusian bi segundora, eta Geraint Thomas hirugarren hiru segundora.
Davide Cimolai (Lampre) gailendu da Paris - Nizako bosgarren etapan. 192 kilometro egin dituzte, guztira, Saint-Etienne eta Rasteau artean. Michal Kwiatkowski poloniarrak sailkapeneko lidergoan jarraitzen du.
Cimolai azkarrena izan da esprintean, Coquard frantziarraren, Matthews australiarraren eta Bouhanni frantziarraren aurretik, Jose Joaquin Rojas bosgarren sartu.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Kwiatkowskik lider jarraitzen du, Richie Porte bigarren dago bi segundora, eta Geraint Thomas hirugarren, hiru segundora.
Larunbatean seigarren etapa lehiatuko dute; 181,5 kilometro Vence eta Niza artean.