Txirrindularitza
Tirreno Adriatikoa, 2.etapa
Debusschere garaile, eta Malorik lidergoan jarraitzen du
Erredakzioa
Ostiralean hirugarren etapan lehiatuko dute, 203 kilometrokoa, Cascina eta Arezzo artean. Aurreikuspenen arabera, esprinterrentzako jardunaldi egokia izan daiteke.
Jens Debusschere (Lotto) belgikarrak irabazi du Tirreno Adriatiko lasterketako bigarren etapa, San Vincenzo eta Cascina artekoa (153 kilometro). Peter Sagan (Tinkoff) bigarren izan da. Adriano Malorik (Movistas) lider jarraitzen du.
Etapa esprintean erabaki da, baina metro batzuk lehenago erorikoa izan da eta zenbait favorito, Mark Cavendish eta Elia Viviani esaterako, jokoz kanpo geratu dira.
Ostiralean hirugarren etapa lehiatuko dute, 203 kilometrokoa, Cascina eta Arezzo artean, esprinterrentzako aproposa.