Txirrindularitza
Paris-Niza, 3. etapa
Michael Matthewsek, garaipena esta lidergoa
Erredakzioa
Australiarra sailkapen nagusiaren gorenean dago, hirugarren etapan Cimolai eta Nizzolo txirrindularien aurretik helmugaratuta.
Michael Matthewsek (Orica-GreenEdge) irabazi du Paris Nizako hirugarren etapa (179 kilometro, Saint-Amand-Montrond eta Saint-Pourcain-sur-Sioule artean) eta probako lidergoa eskuratu du.
Talde-lana baliatu du australiarrak aurtengo bere aurreneko garaipena lortzeko eta, denbora-sariari esker, lidergotik kendu du Michal Kwiatkowski (Etixx-Quick Step) poloniarra. Matthews Davide Cimolai (Lampre) eta Giacomo Nizzolo (Trek) italiarren aurretik helmugaratu da.
Esprintak erabaki du irabazlea azken hiru etapetan, baina ostegunean mendiarekin du hitzordua tropelak. Etapak 204 kilometro izango ditu, eta txirrindulariek lehen mailako Croix de Chaubouret igo beharko dute. Guztira, zazpi mendate egongo dira.
Etapa 3:
1. Michael Matthews (AUS/Orica) 4:32:12.
2. Davide Cimolai (ITA/Lampre) m.t.
3. Giacomo Nizzolo (ITA/Trek) m.t.
4. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) m.t.
5. José Joaquín Rojas (ESP/MOVISTAR) m.t.
Clasificación general:
1. Michael Matthews (AUS/Orica) 14:25:26.
2. Michal Kwiatkowski (POL/Etixx - Quick-Step) a 1.
3. Rohan Dennis (AUS/BMC Racing) m.t.
4. John Degenkolb (ALE/Giant) 3.
5. Tony Martin (ALE/Etixx - Quick-Step) 8.