Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia (3. etapa)
Contadorrek erakustaldia eman eta lidergoa sendotu du
Erredakzioa
Chris Froome britaniarra 19 segundora sartu da.
-
Alberto Contador, helmugan sartzen. Efe.
Alberto Contadorrek (Tinkoff Saxo) irabazi du Andaluziako Itzuliko hirugarren etapa. 157,6 kilometro egin dituzte Motril eta Haza Llanas gainaren artean, Sierra Nevadan.
Bigarren Chris Froome britainiarra (Sky) sartu da, 19 segundora.
Frantziako Tourreko, Espainiako Itzuliko eta Italiako Giroko irabazleak lau ordu, 19 minutu eta 16 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko eta sailkapenean duen aldea handitzeko.