Txirrindularitza
San Luiseko Tourra (5. etapa)
Malori italiarra nagusitu da erlojupekoan
Erredakzioa
Michal Kwiatkowski izan da bigarren, eta Hugo Houle hirugarren postuan helmugaratu da. Daniel Diaz argentinarrak lidergoari eutsi dio.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Adriano Malori italiarrak irabazi du San Luiseko Tourraren bosgarren etapa, San Luisen bertan jokatutako 17,4 kilometroko erlojupekoa hain zuzen ere. Dani Diazek lidergoari eutsi dio.
Malorik (Movistar) 20:07ko denbora egin du, eta bere atzetik Michal Kwiatkowski poloniarra eta Hugo Houle kanadarra sartu dira.
Diaz liderra hamargarren postuan helmugaratu da, 42 segundora, eta Nairo Quintanak huts egin du. Sailkapen nagusian 1'09"ko aldea du Diazek bigarren postuan dagoen Rodolfo Torresekin, eta Quintana da hirugarren, 1'25"era.
Etapa nagusia larunbatean jokatuko da, Merlo eta Filo Sierras Comechingones artean (117 kilometro).
5. etapa:
1. MALORI, Adriano ITA MOVISTAR TEAM 0:20:07
2. KWIATKOWSKI, Michal POL ETIXX - QUICK STEP 04
3. HOULE, Hugo CAN AG2R LA MONDIALE 05
4. TVETCOV, Serghei ROU ANDRONI GIOCATTOLI 29
5. MESSINEO, Leandro C. ARG SAN LUIS SOMOS TODOS a 32
6. ZAKARIN, Ilnur RUS TEAM KATUSHA 33
7. NIEMIEC, Przemyslaw POL LAMPRE-MERIDA 34
8. OYARZUN, Carlos I. CHI SEL. CHILE 40
9. 121 SEPULVEDA, Eduardo ARG BRETAGNE - SECHE ENV 42
10. 171 DIAZ, Daniel ARG FUNVIC-SAO JOSE DOS 42
Sailkapen nagusia:
1. DIAZ, Daniel ARG FUNVIC-SAO JOSE DOS 16:52:37
2. TORRES, Rodolfo A. COL COLOMBIA 01:09
3. QUINTANA, Nairo A. COL MOVISTAR TEAM 01:25
4. SEPULVEDA, Eduardo ARG BRETAGNE - SECHE ENV 01:46
5. CONTRERAS, Rodrigo COL SEL. COLOMBIA 02:43
6. MORENO, Daniel ESP TEAM KATUSHA 03:15
7. MESSINEO, Leandro C. ARG SAN LUIS SOMOS TODOS 03:54
8. ZAKARIN, Ilnur RUS TEAM KATUSHA 03:57
9. JARAMILLO, Daniel A. COL JAMIS - HAGENS BERMA 04:18
10. BRAJKOVIC, Janez SLO UNITEDHEALTHCARE 04:37