Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under, 3. etapa

BMCk erakustaldia eman du, Dennisen eta Evansen eskutik

Erredakzioa

Rohan Dennis sailkapen nagusiko lider berria da, hirugarren etapa irabazi ostean. Helmugan hiru segundoko aldea atera dio Cadel Evans taldekideari.

1:34

BMC taldeak erakustaldia eman du Tour Down Under lasterketako hirugarren etapan. Txirrindulariek 143 kilometroko ibilbidea egin dute Norwood eta Paracombe artean. Rohan Dennis eta Cadel Evans izan dira eguneko protagonistak

Dennisen etapa garaipena izan da BMC taldeak egindako lan txukunak lortutako saria. Dennis bakar-bakarrik sartu da helmugan, Cadel Evans taldekideari hiru segundo aterata.

Dennis, gainera, sailkapen nagusiko lider berria da. Helmugatik kilometro batera jo du eraso erabakigarria. Hasiera batean, Richie Porte (Sky), Tom Dumoulin (Team Giant-Alpecin), eta Domenico Pozzovivo (AG2R) faboritoak urduri jartzeko eta Evans taldeko liderrari mesede egiteko helburuarekin jo du erasoa.

Hala ere, alde handia zabaldu du, helmugara bakar-bakarrik iristeko eta sailkapenean lider jartzeko modukoa.