Itxi

Txirrindularitza

Egitasmo berria

Murias Taldea, euskal txirrindularitzan erreferente izateko asmoarekin

ERREDAKZIOA

Taldea osotzen duten txirrindulariak: Haritz Orbe, Beñat Txoperena, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Adrián González, Ion Ander Insausti, Unai Intziarte y Eneko Lizarralde.

Murias, Kategoria Kontinentaleko txirrindulari talde berria, ostegun honetan aurkeztu dute Bilboko Alhondigan. "Euskal Txirrindularitzan erreferente izateko asmoarekin sortu da Murias Taldea", adierazi du Jon Odriozolak, taldeko kirol-arloko arduradun nagusiak.

"Euskal Txirrindularitzak jendea liluratzeko egitasmo berri bat behar du. Muriasen aurrera pausu hori eman du, eta ondobidean euskal txirrindularitzaren salbatzailea izango da. Proiektu sendoa eta zabala da, berau bultzatu nahi duen edonork hartu baitezake parte", azaldu du Odriozolak.  Oñatiarra oso pozik agertu da errepidean ondo dabiltzala erakutsi duten txirrindulari gazteei, aukerak eskaini ahal izateagatik.

Odriozolak behinik behin, taldeko txirrindulariak nortzuk izango diren baieztatu du, izan ere, "printzipioz itxita dago, behin denboraldia hasita ezin delako inor ere sartu". Oraingoz, 12 jokalari izango ditu agindupean, eta besteak beste, Egoitz García (1987) – Cofidisetik etorritakoa, gazteagoen gidari izateko-, baita eskarmentudun Garikoitz Bravo ere, eta etorkizun oparoa duen Imanol Estévez ere bai.

Hala ere, azken honek proiektua uzteko arriskua dago, baldin eta UCI World Tourreko ekiporen batek ekipoan hartu nahi badute. Izan ere, Odriozolak dioenez, gaztearen atzetik dabiltza.

Taldea txirrindulari hauek osotzen dute: Haritz Orbe, Beñat Txoperena, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Adrián González, Ion Ander Insausti, Unai Intziarte y Eneko Lizarralde.