Itxi

Txirrindularitza

Igandean

Valverde, Intxausti eta Izagirre, Movistarren apustuak Lombardian

Erredakzioa

Lombardiako Giroa zuzenean emango du ETB1ek 15:30etik aurrera, eta eitb.eus-ek ere, baina ordu erdi lehenago hasita, 15:00etan.

  • Alejandro Valverdek eta Alberto Contadorrek lehia bizia izango dute Lombardian. Efe.

    Alejandro Valverdek eta Alberto Contadorrek lehia bizia izango dute Lombardian. Efe.

Movistarrek denboraldiko azken bi lasterketak, Lombardiako Giroa eta Pekineko Tourra, korrituko dituzten txirrindularien izenak konfirmatu ditu. Lombardiako Giroa igandean korrituko da; eta Pekineko Tourra, aldiz, asteartean hasiko da.

Valverde izango da taldeko liderra bi lasterketetan. Munduko Txapelketan brontzea irabazita, murtziarrak lehia estua izango du Alberto Contadorrekin (Tinkoff-Saxo), urtea lider amaitzeko. Madrildarrak 14 puntuko aldea dauka, eta berak ere bi lasterketak korrituko ditu.

Lombardian, Valverdek Beñat Intxausti, Ion Izagirre, Jesus Herrada, Eros Capecchi, Giovanni Visconti , Dayer Quintana eta Jasha Sütterlin taldekideak izango ditu ondoan, Chente Garcia Acostaren zuzendaritzapean.

Goi-mailako aurkariak

Lasterketan goi-mailako beste txirrindulari asko izango dira: Michal Kiatkowski munduko txapeldun berria, Giampaolo Caruso Milano-Torinoko irabazlea, Dani Moreno, Bardet, Aru, Mollema, Gilbert, Samuel Sánchez, Van Garderen, Basso, Pinot, Dan Martin, Hesjedal, Talansky, Rui Costa, Tony Gallopin, Urán, Albasini, Barguil, Konig, Cataldo, Kiryienka, Kreuziger, Frank Schleck…

Lombardiako Giroa zuzenean emango du igandean ETB1ek 15:30etik aurrera, eta eitb.eus-ek ere, baina ordu erdi lehenago, 15:00etan hasita.